Aitor Ocerin Omenaldia eta "Txistorra Light" Bela Estropada

Abenduan "Txistorra Light" Bela Estropada izan genuen Hondarribiako Itsaskari Baitan. Bertan 80 ontzik parte hartu zuten 6 Klub desberdinetatik: SOKOA, DONOSTIA, GETARIA, GASTEIZ, NAFARROA eta HONDARRIBIA.

Nahiz eta 4 proba soilik osatu ahal izan, 2 larunbatean eta beste 2 igandean, giro ezin hobea izan genuen "Txistorra Light" Bela Estropadan. Eguneko baldintzak ez ziren oso onak izan kirolarientzat, 3 korapiloetatik 22rainoko haizea eduki genuelako. Gainera, ur-hegazkin bat zebilen badian ura hartzen Donostia eta Lesakako suteak itzaltzeko.

Giro onean, kirol-legea eta adiskidetasuna gailenduz, Txistorra Light Bela estropada honetan, Optimist klaseak parte hartu zuen lehenengo urtea izan zen.

Kanpotik etorritako kirolariei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta aipamen berezia nafarrako taldearentzat, Oscarrentzat (beti hor dagoelako), Sokoako, eta Gasteizko lagunentzat eta Getariako lagun berriei.

Sari banaketan, Aitor Ocerin nabigatzaile ozeanikoa gurekin egoteko ohorea izan genuen. Aitor, Iparbeltz-arekin lehenengo aldiz Minitransat-ean parte hartu zuen pasa den urtean. Txistorradan Aitorren ekintza txalotu genuen bela estropadan parte hartu zutenok eta bazkideek. Eskolako ikasle guztiek erreferente berria dute.
Ahal duen bezain laster, hitzaldia eskainiko digu Klubean bere esperientzia guztioi kontatzeko.

Estropada bukatu ondoren Txistorrada eskaini genuen parte hartu zuten guztiontzat eta HIB-ren bazkide eta familikoentzat.

 

Dokumentuak

Optimist Sailkapena mailaz antolatuta (PDF)

Optimist Sailkapen Orokorra (PDF)

Laser Sailkapena (PDF)

Raceboard Sailkapena (PDF)

Comparte este artículo