Ainguratzea arrantzan

Ondoren, ez dugu ainguratze mugiezina landuko, ezta hondartza edo  kaletan erablitzen dena, Danforth edo antzekoak. 

Arrantzan aritzeko untzia nola gelditu azalduko dugu, zehazki, inguru honetan egiten dugun modua. 

Ondorengo gaiak ikusiko ditugu: aingurak, aingura igotzea eta urgaineko aingura.

ARRANTZAN ARITZEKO AINGURA

Untziak dakarrena, normalean Danforth motakoa edo antzekoa, baztertzea komeni da eta arpeu espezifiko bat erabiliko dugu. 
 
Molineteraino katea duten aingurek harriskua handia dute, hondoan harrapatutak gelditu daitezkeelako. Kontuan eduki askotan harri hondotan ibiltzen garela arrantzan.

Gehien erabiltzen diren arpeuak bi hauek dira: 
 

Modelo honen abantaila, besoak eraisgarriak dituela da eta untzian toki gutxi  okupatutzen duela.

Modelo hau oso erabilgarria da, oso ondo finkatzen delako eta besoen malgutasunari esker, harritan engantxatzen bada, tira eginez askatu daitekeelako. 

Bi modeloak, denda espezializatuetan lor daitezke.

Arpuaren tamainak, untziaren pisua eta azalerarekin bat etorri behar du.

Aingura, kate zati batekin eta sokarekin botako dugu hondoraino iritsi arte (200 m. gehiengoz). Kateak, aukeratu den aingurak baino gehiago pisatu behar du, buiakin josotzeko maniobra errazteko. 

Katea ainguraren bukaerako izkinean lotuko dugu girgilu batekin eta plastikozko brida edo sokatxoen bitartez arpeuaren kirtena. Eskema ikusi. 

 

Bridak kokatzean, girgilutik hona doan zatia lasai uzten saiatuko gera, horrela, aingura jasotzerakoan bridetatik tira egiten dela ziurtatuko dugu.  

Soka zati motz bat ere jarri daiteke aingurari, (argazkia ikusi), horrela, libre gelditzen den zatian, plastikozko bridak eta kateari lotzeko girgilua jarri daitezke. 

“Bira-kentzaile” bat ezartzea interesagarri izan daiteke, katea eta sokaren arteko loturan, baina ez da beharrezkoa.

AINGURATZEA

Azaldutakoarekin nahikoa izango zen ainguratzeko; sokaren beste muturra ainguraren gordelekuan edo untzian lotuz. Kasu bakoitzean dagokion luzaera erabiliko dugu (hondearen arabera, korronteraren arabera….).

Itsasoa bare dagoenean ainguratzea motza egin daiteke, haizeakin berriz, soka gehiago askatzea komeni da. 

Aingura haizealdetik botatzen da. Brankatik botatzen bada, untziak haizeruntz egon behar du. Txopatik botatzen bada, aingura bota behar den aldea haizeruntz jarriko dugu.

Ainguraren gordelekutik botatzen bada, desorosoa izango da, aingura botatzeko eta edozein maniobra egiteko brankatik pasatu behar delako. Seguritate aldetik ere ez da komenigarria,  batez ere itsasoa bare ez dagoenean. 

Aingura txopatik edo “bañera”tik botatzen badugu, untzia haizeruntz kokatzen denez, arrantzan ari garenean haizealdera ipiniko gara. 

Asko erabiltzen den irtenbide bat dago; ainguraren gordelekutik ateratzen den soka bat ezartzen da, eta brankako arrabolatik atera eta untziaren alde batetik “bañera” erdialdera iristen dena. (Hau da, untziaren luzera baino motzagoa den soka bat). Soka hau, ainguraren soka amarratzeko erabiliko dugu aingura hondoraino iristen denean, horrela, untziaren branka haizeruntz orientatuko da. Modu honetan, ez dugu brankara pasatu beharrik, eta untziaren txopa (bañera) haizebean mantenduko da arrantza garaian.

“Walkarround” untzi motetan, ainguratze mota hau ez da beharrezkoa. 

Modu honekin, aingura eskuz jaso beharko dugu derrrigorrez, baina buia erabili dezakegu lan hau ekiditzeko.

Buiak, aingura eta katea erraz jasotzeko tamaina haina izan behar du. Brida bat eta uztai handi bat jarri behar zaio buiari (uztai lodia bada hobeto).

Soka ainguraren uztaitik pasatzen badugu (aingura bota aurretik), buia horrela geldituko da; soka uztaiatik aske mugituko dela, ainguraren sokak uraren azalera guruztuko duelako.  

Ainguraren soka uztaian lotu eta untzirarte metro batzuk utzi daitezke. Horrela, itsaso zakarrarekin, untziak golpe gutxiago joko ditu (neurri batean buiak jasaten dituelako).

AINGURA JOSOTZEA

 

Aingura jasotzeko, buia askatu, korapiloren bat egin baldin bada.

Ababorretik lan egin behar baldin bada, aurrera eman poliki poliki istriborrera bira eginez. Buia ababorreko aldean dagoenean, ababorrera bira egin (soka helizearekin ez trabatzeko) eta tira egin, fuerte. Buia atzean gelditzen jungo da aingura igotzen doan heinean. Horrela jarraitu soka eta kate guztia igo arte. Bukaerara iritsi dela konturatuko gara, buiak golpe bat ematen duelako eta untziaren abiaduran nabigatzen hasten delako. Untzia gelditu eta ainguraren soka jaso behar da. Lana errazteko, buiarantz mantxo nabigatu daiteke, soka helizearekin trabatzen ez dela zainduz. 

Maniobra hobeto ulertzeko, ondorengo bideoak ikusi daitezke:

-“Marsellesa” aingura jaso, buiakin esfortzurik gabe”.

-“Aingura buia eta uztaiarekin ateratzeko tutoriaza”.

 

UR-GAINEKO AINGURA (PARAXUTA

Hondo askokin, edo arrantza hobetzeko untzia piskat mugitzea nahi badugu, arpua erabili beharrean, urgaineko aingura (paraxuta) erabili daiteke. 

Irun herrian, paraxutak neurrira egiten dituen fabrikatzaile bat dago, untziaren neurrien arabera egiten dituena. 

Eskema, ondorengoa da;

Printzipioz, lau ezkinetako sokak eta ainguraren soka lotzen dituen girgirlu batekin nahikoa da. Soka honek gutxienez 10 metro izan behar ditu.

Euspen bertiakala buia batekin egiten da (aurreko ataleko berdinak balio du), gutxienez 4 metroko soka batekin. 

Ainguraren soka brankatik lotu daiteke, nahiz eta txopatik (bañeratik) bota eta jaso. Txopatik ere lotu daiteke.

Buiatik untzira beste soka bat jartzea baliagarria izan daiteke, aingura jasotzeko momentua errazteko.

Comparte este artículo