Jarduerak

Pasa den igandean, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren bisitaz disfrutatu genuen Pasaian, non erakutsi ziguten gure hiriaren historia eta aldi berean, asko ikasi genuen Nao San Juaneko “in situ” eraikuntzaren azalpenekin. Errepikatzeko modukoa.

Igande honetan, urtarrilak 21, eguraldiak uzten bagaitu, Bidasoa Ligako Belaontzien beste proba bat ospatuko da.

Urtarrilak 27an, goizeko 11:00etan, Klubeko Xaia egongelan, Enrique Martinek eskainitako hitzaldi interesgarri bat egongo da non azalduko digu bere bizipena Atlantikoko naufragio batean.

Otsailaren 3an Artoustera goaz. Gurekin etorri nahi baduzu, gure bulegora deitu: 943 642 788

Comparte este artículo