Klubeko IX munduko arrantza txapelketa ontzi ainguratuetan

IX munduko arrantza txapelketa Hondarribia klubeko ontzi ainguratuetan: Urriaren 22tik-29ra arte.

Arrantzako euskal federazioak, hurrengo asterako IX munduko arrantza txapelketa antolatu du Hondarribiako uretan.

Modalitate honetako 20 talde hoberenek (Frantzia, Portugal, Holanda, Belgika, Kroazia, Italia, Luxemburgok eta Espainiatik eratorriak) Donosti-Hondarribiara iristen ari dira, non gure inguruneaz, gastronomiaz, kultura eta nola ez, gure kostaz disfrutatzeko aukera izango dute. Talde haien artean HIB aurkitzen da, Jose Luis Bodón, Carlos Solana Ascensión, Carlos Solana Herrero eta Julián Hernández osaturiko taldeaz, zeinei zorte on opa diegu.

Hurrengo 24, 25, 26 eta 27 egunetarako programa hau izango da:

08:15 Itsasontzien sarrera.

09:00 Arrantza jardunaldiaren hasiera.

13:30 jardunaldiaren amaiera.

14:15 Parte hartzaileen bazkaria klubean.

15:00 Pisaketa eta klasifikazioak.

Gertaera honen ondorioz, jangela eta klubeko Xaia egongela bazkideentzako itxita egongo da goizeko 09:00tik arratsaldeko 17:00etara arte lehen aipatutako egunetan.

Gonbidatzen zaituztegu klubera gerturatzera, arrantzaleek klubera iristen diren momentuan sortzen den giroaz disfrutatzera.

PROGRAMA OFICIAL 
 

Comparte este artículo