Loia Liga eta Bidasoa Liga

Azkenean binakako “Loia Liga” hasi da.

Higer Badiako lehenengo proba honetan, lau eskifaik parte hartu zuten.

Nahiz eta eguraldi parteak kaxkarrak izan, azkenean proba oso interesgarria izan zen.

Bela estropada, Jota Poto untziak kontrolatu zuen hasieratik bukaeraraino, hoberen nabigatu zuen untzia zen. Beste untziek, betiko eskifaiak faltan bota zituzten.

Binakako Liga hau oso erakargarria da, eta hurrengo proban untzi gehiagok parte artesa espero dugu, maiatzak 8an 11:00tan. 

HIBtik, Liga honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

 

LOIA LIGA SAILKAPENA

Gurutzontziak Loia Ligan parten hartzen zuten bitartean, Laser eta Raceboard-eko kirolariek Bidasoa Ligako 6. proba burutzen ari ziren.

Egoera gogorra izan arren, ibaiaren indarragatik, haize aldakorragatik eta euriagatik, bost proba burutzea lortu genuen, kiroltasun eta laguntasun giro ederrakin.
 

BIDASOA LIGA BELA ARINA SAILKAPENA

Igandean, Optimist klaseko Bidasoa Ligako seigarren proba ospatu zen. 

Egunak, 25-30 korapilotako haizea ekarri zigun, baita 40 korapilotako haize bolada batzuk ere. 

Elkarteko txikienek, egoera zaila izan arren, bihotza harturik, esfortzu handiz lau proba burutu zituzten, lagun guztiak aho zabalik utziz. Egoera kontrolatzeko gai izan ziren, urpeko txiribueltak pairatu arren.
 

BIDASOA LIGA OPTIMIST SAILKAPENA

Bela Eskolatik, ikasleek haize gogorrekin egindako aurrerapena azpimarratu nahi dugu. 

Ekintza guzti hauekin, bihar zuekin argazki zoragarriak partekatuko ditugu.
 
 

Comparte este artículo