XIX "Almirante" Iñigo Jauregui

Asteburu hontan, Higer Badian, Almirante Iñigo Jauregi Bela Estropada ospatu da, 19. edizioa hain zuzen eta Euskadiko Txapelketarako puntuagarria. 

Larunbatean, “haizalde-haizebe” motako 2 proba egin ziren gurutzontzientzako eta 3 monotipoentzako. Guztira, 22 untzik parte hartu zuten.

Proben ondoren, partaide guztiek elkartean eskeini zen txardinadaz gozatu zuten, giro ezin hobean eta eguneko emaitzak komentatuz. 

Iagandean, Bidasoa Ligako 10 untzi gehitu ziren Jauregi Bela Estropadako ontziteriari, eta “haizalde-haizebe” proba bat egin zuten eguerdian.

Iparmendebaldeko 13 korapilotako haizearekin, epaileek partaideak Pasaira bidali zituzten kostaldeko itsasbidea burutzeko, baina haizeak ez zien untziei lagundu, intentsitatea jetsi zen eta proba baliogabetu behar izan zen.
 

19:30tan, sari banaketa ospatu zen, nun klase bakoitzeko lehenengo hiruak sarituak izan ziren:

MONOTIPOAK:

  • 1ª NJ patroia: Iker Almandoz (HIB).
  • 2º Enbata 80 (HIB) patroia: Peru Mujika
  • 3º Jotapoto, patroia Gorka Sanchez (HIB). 

HN

  • 1º Haddock  (HIB) patroia: Fernando Bustos.
  • 2º Txikia Bat, patroia: Miguel Cembrero
  • 3º Tocuato, patroia: Gaspar Suescun.

IRC

  • 1º Elior Belzebuth, Arcachonekoa, patroia: Richard Bedere
  • 2º J’Awa,  Anglet-ekoa, patroia: François Maurens.
  • 3º Mastranquilo (HIB), patroia Guillermo Limousin.

Jauregi familaren erloju preziatua, Iker Almandozek irabazi zuen.

Elkartetik, epaileak, laguntzaileak eta batez era kirolariak eskertu nahi ditugu, Klubarentzako hain garrantzitsua den bela estropada hau gurekin partekatzeagatik.

Hurrengo urteko edizioa, oso berezia izango da, 20 urte beteko baiditu Jauregi Bela Estropadak. 

Eskerrik asko!
 

SAILKAPENA
 

Comparte este artículo