| HONDARRIBIKO KIROL PORTUKO 10.URTEMUGA |
|
|
|
| Asteartea, 2011-ko Urria 04-a 12:59 |
|
Hilabete hontan, Hondarribiko Kirol Portuko 10. Urtemuga ospatuko da. Elkarteak antolatu dituen ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, bai bazkide bai lagunei ere bai: Urriaren 13tik, osteguna, azaroaren 7 arte: “Itxasoa” margolan, grabatu eta marrazki erakusketa, Atelier-Guevara-ko irudi lana. Tokia: Hondarribiko Kirol Portuko Kapitaintza.
Urriaren 15ean, larunbata: Gurutzontzi eta bela arineko estropadak. Tokia: Hondarribiko Badia. Arrantza kurrikan eran. Urriaren 16, igandea: Haur marrazki lehiaketa. Tokia: Hondarribiko Kirol Portua. Izen emateak egun berean. Azaroaren 5, larunbata: 12:00tan: Bela estropada, Arrantza eta Marrazki lehiaketetako saria banaketa. Tokia: Hondarribiko Kapitaintza. Ekitaldian, Iñaki Arriola Lopez Jauna izango da, Etxebizitza, Rehílan eta Garraio Sailburua. Ekitaldia eta gero, aperitibo bat eskeiniko da. 13:00tan, Kirol Portuko karenatze guneko arranpatik Bela Arineko EKP Bela Estropadako partaideak uretara aterako dira. “Hondarribiko Kaiko historioak” liburuaren aurkezpena. Felix Asensio Roble Jaunak, Eusko Jaurlaritzako Portu eta Aeroportu Zuzendaria, burutuko du. Tokia eta data, finkatzeko daude (Aurrerapenarekin informatuko da). |
| Azken eguneratze Asteazkena, 2011-ko Urria 26-a 12:31 |











