Hondarribiko Itsaskari Baitako Historia

Hondarribiko Itsaskari Baitako lehenengo agiria, 1922ko abuztuak 6koa da. Elkarteko lehenengo Estatutuak dira eta elkartearen xedea, lehenengo puntuan azaltzen da:

“….kirol nautikoen afizioa zabaltzea bere azalpen eder guztietan….”

(Badirudi Elkartea Gipuzkoako Gobernuan errejIstratu zela, Donostin, 1922ko Abuztuak 12an, 25 zbkian, 45 folioan)

1969ko abuztuak 28an, Hondarribiko Udaletxean, “Hondarribiko Itsaskari Baitako Batzorde Kudeatzailea” sortu zen, Pedro Aginagalde Alkate Jauna, lehendakari zelarik.

Hurrengo urteetan, Elkarteak bere lehenengo Estatutuekin, nortasun juridikoa lortu zuen eta ekarpen ekonomikoak egiteko prest zeuden 300 bazkide ere. 1973. urtean, Elkarteak untzientzako plataforma, egoitza eta zerbitzuak eraikitzeko kontzesioa lortu zuen. 

Baina 80. hamarkada hasiera arte ez ziren Elkarteko lanak hasi. Ordurarte, Elkartea, lanetako kaxota bat besterik ez zen, Arrantza Kaiko errepidearen ondoan kokaturik eta inongo babesik gabe.


Bazkideek, ainguratuak zituzten untzietara heltzeko, txintxorro bat erabiltzen zuten, botero zerbitzua jarri zen arte eta bela ikastaroak ere irakasten hasi zen Elkartea, lanetako beste kaxota batetik.

Ondoren harri-lubeta bat eraiki zen, egoitza soziala eraikitzeko eta pantalanak eta garabia ezarri ziren. Lan hauek 1981eko abenduak 2an bukatu ziren, egoitza bertan egon zen 2007 urte arte. Gaur egun, egoitza zaharra, Bela Eskolak erabiltzen du.

Garai hontatik aurrera, bazkide kopurua handitzen joan zen eta bai bela eta kirol arrantzazaleek beren untziak ainguratuak uzteko aukera izan zuten “botero” zerbitzuarekin.

Hondarribiko Itsaskari Baitak, gurutzontzi eta bela arineko estropadak, eta arraitxiki eta atun arrantza lehiaketak antolatu ditu bere hastapenetatik,

2001 urtean. Elkarteko 300 untzi, eraikiberri zen Kirol Portura joan ziren, Euskadiko Kirol Portuak Soziedadearekin hitzarmena sinatu eta gero. 

Hitzarmen honetan, Kirol Portuan elkartearentzat egoitza berria eraikitzeko akordioa sinatu zen, 2007 urtean gauzatu zena. Egoitza honetan sozietate gastronomiko bat dago, nun 120 pertsona sartzen diren, bulegoak eta Xaia egongela, liburutegi, telebista eta sofakin. 

2012 urtean, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritza eta Hondarribiko Udaleko dirulaguntzei esker, Elkarteak Bela Eskolako instalakuntzen eraldatzea burutu zuen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak, explanada eta uretaratzeko malda zabaldu zituen. Bi ekintza hauekin, Bela Eskolak zerbitzu ezinhobea eskeintzen du bai bazkideei baita ikastaroren bat burutzen duten nabigatzaile guztiei ere.


 

HIB ESTATUTUAK (PDF)

HIB ARAUDIA (PDF)