Armadoreen bigarren edizioa, lehenengoa baino hobeagoa

Eguraldia gure partez ez egon arren, Armadoreak itsasora irten ziren eta goizeko arrantza batez gozatu zuten. Hogeita hamar parte-hartzaile, eta 17 itsasontzien artean, xabiroiak, muxarrak… harrapatu zituzten.

Goizean, klubean gosari batera gonbidatu zituzten. Tximisten eta eurien zain egon ziren itsasoratzeko…

10:00ak aldera, haien postuetan zeuden, arrantza-portutik milia batera eta arrantzatzeko tresneria prest edukiz.

Oraingo honetan, Katxalin elkarteko neskekin kontatzeko aukera izan dugu, txapelketan gurekin egon zirenak eta, geroago, klubean antolatutako bazkarian, kausarentzat dirua biltzeko.

JOLASKI parte hartzeari esker, Imanol Garmendia bere katamarana prestatu zuen Katxalin neskentzako eta parte hartzen duten lagunentzako, horrela, itsasoratu zezaketen eta gertutik ikusi arrantzaleei. Mila esker Imanol!

13:30 aldera, armadore guztiak klubean bildu ziren harrapatutakoaren pisaketa egiteko.

Geroago, parte hartzaile guztiek, lagunek, familiarrek, bazkideek, patroiek… Klubean egindako paella batez gozatu zuten.

Guztira 1.500 € bildu ziren, Charo Behobideri entregatu genizkion, Katxalineko lehendakaria.

Eskertu behar diegu arte hartzaile guztiei, Katxalin, Kaiku, Eroski, Eusko Jaurlaritza, EKP, Diputazioa, Hondarribiako Udaletxea, Hondarribiako San Pedro arrantzaleen kofradia, eta bereziki Pilar Imaz-eri, parte hartzeaz gain, D´PIEDRA IMAZ trofeoak eman zien neska guztiei.


Participantes
 
Jose Luis Bodón entrega el cheque a Charo Behobide

 
Las ganadoras del Concurso

 

FOTOS ARMADORAK

Comparte este artículo