EKP Ligako III. Txapelketa

Asteburu hontan, EKP (Euskadiko Kirol Portuak) Arrantza Ligako 3. Txapelketa ospatu da. Inoiz baino arrantza hobeagoak izan dira; irabazleak, AMELIE untziak, lehiaketetako marka guztiak hautsi zituen, 80 kilotako harrapaketakin. Bigarren sailkatuak, ERKE untziak ere 40 kg. lortu zituen, eta hauen artean 4 kilotako “muxumartin” arrai eder bat, piezarik handiena. Pisaketan zeuden partaide eta kuxkuxero guztiek txalotutako arraina. Lehiaketa burutu zen gunean ez dira normalean arrai mota hauek harrapatzen, ur handiagotan eta ipar mendebalderago izaten da arrai hauek arrantzatzeko tokia. Hirugarren sailkatua, SRA. DEL HENAR untziak, ERKE-rengandik oso hurbil, 37 kg. lortu zituen.

Sailkapena (PDF)

 

Jos, ERKE ontziko patroia, “muxumartin” (Pez San Pedro) batekin.

Partaide guztiek, arrantza egun polit batez gozatu zuten. Pisaketa burutzen ari zen bitartean, partaide eta lagunek txistorra pintxo batzukin indarrak berreskuratu zituzten elkartean. 

EKP Liga gori-gori dago, sailkapenean ikusi dezakezuen bezela. Apiriliak 30ean ospatuko den azkeneko lehiaketan erabakiko dira irabazleak. 

Ba al Zenekien...? atalan irabazleek erabiltzen dituzten sekretu batzuk aurki ditzakezue, erabilgarria izatea espero dugu.

 

Ba al zenekien...? Hondoko Arrantzarako Aparailuak

 

 

 


 

 

Comparte este artículo